404 error
Produktu nabarmenak
Oiarso enpresan karraskari txikiak hala nola arratoiak edo saguak ezabatzeko arratoi-garbiketa zerbitzua eskaintzen dugu.
Azken teknikak erabiltzen ditugu edozein izurrite mota hautemateko eta ezabatzeko tratamenduan, aldez aurretik arazoarekin amaitzeko irtenbide onena aztertuz.
Izurrite mota hauek kontrolatzeko, ezinbestekoa da esperientzia duten profesional adituengana jotzea. Ez itxaron gehiago eta kontaktatu gurekin. Eraginkortasuna eta bermea dira gure eguneroko lanaren oinarrian dauden premisa nagusienak.
Gure enpresan esperientzia profesional zabalarekin kontatzen dugu mota orotako intsektuen izurriteak ezabatzeko. Gainera, izurriteak jasateko joera duten instalazio guztiak babesten ditugu, intsektuen presentzia saihestuz.
Lehenik eta behin, tratatu beharreko eremuaren azterketa bat egiten dugu eta, jarraian, metodo eta produktu egokienak aplikatuz egiten dugu lana.
Bestalde, gure departamentu teknikoa ARCPC- HACCP sistemetarako derrigorrezko osasun-administrazio dokumentazio guztia aurkezteaz arduratzen da. Deitu!
Xilofagoak dira egurrarekin elikatzen diren intsektu eta organismo guztiak eta bere presentzia hauteman izaten da egurren hondatze egoera jadanik oso nabarmena izaten denean.
Egurraren hondatze maila oso agerikoa denean, zuloz beteta dagoenean edo desegin egiten denean, xilofagoen presentziagatik izan daiteke eta beharrezkoa da horiek ezabatzea izurritea kontrolatuko bada.
Gure zerbitzuen inguruko aholkularitza integral bat eskaintzen dugu, kontaktatu gurekin
Oiarso enpresan halaber hiri hegaztien kontrolaz arduratzen gara, arantza, sare edo alanbre sistemen instalazioa eginez, helburua izanik txorien presentzia saihestea.
Sistema mota hauekin hegaztiak uxatzea eta izutzea lortzen dugu, helburua izanik bere presentzia eta habiaraketa hala nola jabegoak kaltetzea edo zikintzea saihestea.
Kontaktatu gurekin telefonoz edo posta elektroniko bidez, neurriko irtenbideak proposatuko dizkizugu.